Itsasoa plastikoz beteta dagoela esaten dute. Izugarrizko kutsadura. Itsusia eta arriskutsua. Sakanan itsasorik ez, baina plastikoa edonon aurki dezakegu, irakurle batek bidalitako argazkian argi ikusten den moduan.
Hemen aldarrikapen asko plastikozko pankartetan agertzen dira, edozer gauza gertatzen dela eta, plastikozko pankartez betetzen dira herriak. "Baina nork kentzen ditu ondoren? Edo aztikeriaz desagertzen al dira? Hego haizeak gogor jotzen duen egunetan, non bukatzen du plastiko guzti honek?" galdetzen dio bere buruari irakurleak. Zer egin dezakegu gure basoak plastikozko itsaso ez bihurtzeko?