Irakurle batek bidalitako argazkietan San Pedro zelaiaren hurrengo egunaren zabor pilaketa argi ikus daiteke. Atzo jende dexente ibili zen handik, eta janari eta edarien hondarrak han ahaztuta utzi dituela dirudi, irakurlearen arabera "lotsagarria" den irudia.
Altsasuko alkateak, Javier Ollok, sare sozialetan jakinarazi duenez, udal langileak eremua garbitzera joan dira. Gertaera "ardugabe" honen aurrean, "etxipena, lotsa eta haserrea" sentitzen duela esan du alkateak.