GUAIXEren bi lan finalistak dira TOKIKOM Sarietan

Erabiltzailearen aurpegia Objektibotik 2020ko urr. 30a, 08:14

 

Bosgarren urtez jarraian, TOKIKOMek TOKIKOM Sariak emanen ditu aurten ere. Finalisten artean guaixeren Mozorrotu zaitez gurekin azala eta Batzen gaituena dokumentala daude, azalik onena eta ikus-entzunezkorik onena izendatuta, hurrenez hurren. Berrikuntza gisa, laugarren sari bat ere izango da aurten: Komunitatearen saria. Epaimahaiak proposatutako bederatzi finalistaren artean, publikoaren bozka gehien jasotzen dituen lanak eramango du sari hori.