Saguek eta katuek beti izan dute amodio-gorroto erlazioa, baina erlazio mota hauetan beti bietako batek besteak baino okerrago pasatzen duela badakigu. Gehienetan txikiena izaten da okerren pasatzen duena, eta kasu honetan ere sagua da. Katuak berarekin jolastu nahi du, ongi pasatu, konturatu gabe saguaren ihesak ez direla jolas, ikaratuta dagoela.
Askotan gertatzen da hau gizakion artean, ez dugu besteen sentimenduetan pentsatzen, eta konturatu gabe katuaren rolean jartzen gara. Saguaren sentipenei kasu egin behar zaie.