Txakur kakak, kalean

Erabiltzailearen aurpegia Objektibotik 2021eko irailaren 6a

Etxarriar batek bidalitako argazkian kalean opatutako txakur kakak ageri dira. Nahikoa zikinkeria ez eta "leku berberean, postretako, gizakien pixe" gaineratu du. Etxarriarra, beste sakandar asko bezala, herrietako kaleetan jaso gabeko txakurren kakez kopetaraino dago, eta jabeei heziketa eta gainontzeko herritarrekiko errespetua eskatu die.