Arrakasta handia izan zuen larunbatean antolatutako boxeo, kick boxing eta K1 beilaldiak. Sakandarrek ez zuten zortea alde izan: Irati Altzelai bigarren roundean erretiratu zen, Oihan Arnanzek K.O. bukatu zuen eta Aroa Petriatik eta Garat Floresek, nahiz eta euren konbateak galdu, euren borrokak despeditzea lortu zuten. Kirol hauek kolpeak ematea baino askoz ere gehiago direla argi geratu zen.