Gau Beltza ospatu zuten Sakanako txoko desberdinetan. Xanduli, manduli kikirriki... eman goxokiak guri! eskatuz joan ziren batzuk eta Sari edo ziri kaleetatik haurrak, poltsak goxokiz bete zituzten arte.
Kalabazak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan jarri zituzten, bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko.
Plazako suan gainera, beldur guztiak erre zituzten.