Lizarragan panpin berezi batzuk aurkitu ditugu, hauek ez dira biguinak eta kalean egon daitezke zartatu gabe. Bizilagun batek egindako panpin hauek buztinez egindako lore ontziak estrategikoki elkartuz, sokekin lotuz eta modu ederrean margotuz sortutakoak dira.
Bizilagun honek etxearen atarian jarri ditu, atearen alde banatan, sartzen den orori ongi etorri xelebrea emanez.