objektibotik

Zerbitzuz kanpo

Erabiltzailearen aurpegia Objektibotik 2025eko irailaren 22a

Euriak eramandako lurrez betetako estolda. Etxe parean erratza pasa eta zaborra, estoldara; tabernako terrazan egon eta erretako zigarrokina, estoldara. Euria egiten duen egunean, bere funtzioa ez betetzeagatik ura etxeetara sartzeko arriskua, handiagoa. Orduan gogoratuko dugu garbi egon behar zuela.