Zezensuzkoak balkoian

Erabiltzailearen aurpegia Objektibotik 2026ko urtarrilaren 26a

Lakuntzako zezensuzkoaren 40 urteko historian eramaile izandakoek abiatu zituzten aurtengo sansaastinak. "Oso eskertuta eta pozik" igo ziren udaletxeko balkoira euren borondatez, gauero, txikienen algarak sortzen dituztenak. Hamaika eramaile inguru izan omen dira, eta guztien izenean Juanjo Burillok –etxeko lantegian zezensuzkoa egin eta lehen eramaile izan zena– pasadizo xelebreak ekarri zituen gogora. Herria egin, eta txikienen poztasuna piztu, aitortza ederra. Jakina, iluntzean, balkoitik kaleetara.