Esaera zaharrak dio: bakarrik dabil enara, ez da etorri udara. Ez da kasua. Beste esaerak dio: Enarak goizean txio txioka, eguraldi ona. Kalda ederra, gehiegizko beroa, maiatza izateko. Hara eta hona dabiltza elaiak, jatekoa hartu eta txitoak elikatzen. Haietakoren bat kafitik eroriz gero, toki altu batean utzi eta ez eman jan-edanik, gu aldegitean gurasoak arduratuko dira horretaz.