Mantelina jantzita

Erabiltzailearen aurpegia Objektibotik 2026ko uztailaren 6a

Jabeak fruta arbola mantelinarekin jantzi du. Ez preseski natura edertzeko, baizik eta gereziondoaren fruituak babesteko. Gustura asko jaten ditugu gereziak sasoi honetan. Eta gu bezala baita txoriek eta eltxoek ere. Jan edo fruta ondatu dezaketenez, eltxo sareta jartzea erabaki du jabeak. Ziordikoa da irudia, baina hainbat herritan ikus daiteke.