Udan, baina hostorik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Objektibotik 2026ko uztailaren 20a

Lakuntzako Mikel Arregi kalean dauden bi zuhaitz hauek udaberrian "hostoz beteta, polit-politak" egoten zirela diote bizilagunek. "Itzal ederra" ematen zutela. Bizitzen ari garen infernuko uda honetarako, ezin hobea. Aurten, baina, ez hostorik ez itzalik. Nonbait, produkturen bat, azido edo halakoren bota omen zieten. Hori da susmoa.  

Zertarako, baina? Zuhaitzak hil eta beste edozertarako tokia egiteko? Auto gehiago aparkatzeko, agian? Hostoek molestatzen dutelako? Edo kaltea egitearen plazer hutsagatik? Edonola ere, basatikeria galanta.