Lakuntzako festetako txupinazoa Endika eta Eneko Alegria Gonzalez anaia bikiek piztu zuten, donazioa eta elkartasunaren erakusle. Bihotzak huts egiten hasi zitzaienetik, batek bihotz transplante bat jaso du eta besteak etorkizunean jasoko du. Haiekin Uxua Garziandia zegoen, Adonako Lakuntzako delegatua. Emaileak, osasun langileak, familia, herritarrak... guztiak izan zituzten gogoan. "Odola eta organuak ematea itxaropena da, bizitza oparia" izan zen txupinazoko mezua.