Zuzen-zuzen, aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Objektibotik

Dermioko bidearen zuzena, eta ortzimuga ixten duen Beriain. Mendi gaina helmuga bat izan daiteke. Baina bideak aurretik bidegurutze ugari ditu, ezkerrera edo eskuinera eginez beste helmuga batzutara eraman dezaketenak. Eta ezker-eskuineko bide horiek, aldi berean, bidegurutzeak izanen dituzte, eta beste norabide batzuk hartzeko eskaintza eginen dutenak. Paraje berriak ezagutzeko gonbidapena dira, beraz, bidegurutzeak. Eta aukera eman dezakete ere irteerako puntura bueltatzeko. Nor bere erritmora. Batzuk ziztu bizian. Mantso besteak, paisaiaz gozatuz. Bakarrik, edo taldean, argazkiko familia bezala.