Ponpa bat larrez inguratuta

Erabiltzailearen aurpegia Objektibotik

Putzutik ura ateratzeko punpa bakartia larrez inguratuta. Garai batean baratze izandakoan. Ez hain aspaldi etxeak, baratzeak eta abeltzainak urez hornitzeko ezinbesteko elementuak ziren punpak. Ur hornidura etxeetaraino iristea haien azkena izan zen. Erabilera faltagatik eta, batez ere, eguraldiagatik herdoilak janda daude gelditzen diren ponpa apurrak. Aldameneko irudikoa Etxarri Aranatzen dago. Bertako udalak udan bitan jakinarazi du ur biltegian ur gutxi zegoelako ura tentuz kontsumitu beharra zegoela. Nork daki, atzera ere, halakoak erabiltzera bueltatu beharko ez ote dugun. Horretarako, jakina, lurpean ere ura egon beharko luke. Maiatz erdialdetik euririk ez du egin. Munduko beste toki askotan bezala sikate eta euri sasoiak ezagutzera pasako gara?