Lau festa egunen ondoren, mendian eguna pasaz despedituko dituzte festak iturmendiarrek. Santa Marina ermitaren inguruan emanen dute egunaren zati handia. Baina, festak herrian despeditu dituzte. Ostiralean hasi zituzten Karmengo Amaren omenezko festak. Etxaju iragarlea jubilatu elkarteko Migel Lopez Arañak piztu zuen. Udalak horrela elkarte horrek herriaren alde egiten duen lana aitortu nahi izan zuen. Izan ere, baso eta xenda garbiketak egin dituzte, eta bideetan euri ura mugitzeko erretenak egiten dituzte eta iturriak garbitzen dituzte. 60 kide ditu elkarteak eta eskola zaharren eraikinaren erdia hartu du zuen egoitzetarako duela bi urte.
Aitzaga dantza taldearen 30 dantzarik eskaini zuten dantza saioko argazkiak daude hemen ikusgai.
Gaurko egitaraua
10:00 Baselizara irteera.
Meza baselizan
12:00 Herriko trikitilariak.
19:00 Sanpedroalden auzatea.
22:00 Makailu herri-afaria.
24:00 festen bukaera, traka eta hau pena nik.
Arratsalde eta gauean dantzaldia Jotatxo dj-arekin.