Hilaren 2an 09:00etan egindako elizkizunean altsasuar gutxi batzuk izan ziren Erkudengo ermitan. Egun hartako elizkizunaren ondoren irudia hartu eta elizara eraman zuten, bederatziurrena egin baitzuten herrian. Hura despedituta makina bat altsasuarren laguntzarekin, “etxera bueltan” joan zen irudia domekan. Hainbat altsasuar txandakatu ziren irudia eramateko. 1791n ermitari egindako aterpean egin zen meza eta fededunak zuhaixken itzalpean izan ziren.
Haren ondoren gosaltzeko garaia iritsi zen. Edaria udalaren kontu izan zen: 140 litro ardo, ura eta mostoa. Gosea berdindu eta gero, txistulariak jotzen hasi ziren eta haien doinura dantza egin zuten altsasuarrek. Ermitara joan ziren gehienak etxera bueltatu ziren. Batzuek elkarteetan bazkariak egin zituzten, baina izan zen Erkudenen bertan gelditu eta han bertan bazkaldu zuenik.
Irudia
Ulaiar dermioko ermitan dagoen irudia Venancio Amillanok egin zuen duela 30 urte pasa. Ermitako jatorrizko irudia XX. mendearen hasieran ostu zuten. Hutsunea betetzeko Valentziatik ekarritako beste bat jarri zuten, baina, egun eskultore altsasuarraren zurezko taila da ermitan dagoena.