Txorrotxio eta hegalen artean Olaztin

Erabiltzailearen aurpegia Rebeka Mendoza Caro 2020ko urt. 16a, 19:43

Mota ugaritako txoriak izan ziren ikusgai.

IV. Txori Erakusketa eta Trukaketa arrakastatsua izan zen.

Olatzagutiko frontoiak IV. Txori Erakusketa eta Trukaketa hartu zuen igande goizean, Aralar mendia Ornitologia Elkarteari esker. Hiru olaztiar eta iturmendiar bat elkartearen parte dira. Goizean, kanarioak, kardamiruak, agapernisak, bermelloiak, perikitoak eta hegazti mota gehiago ikusgai egon ziren, eta kolore festa polita osatu zuten. 

Jende ugari bertaratu zen. Izan ere, Penintsularen Iparraldean ospatzen den topaketa bakarra da. Hortaz, urtero gero eta hazle gehiago etortzen dira. Aurten, esaterako, Asturiaseko, Kantabriako eta Kataluniako hazleak zeuden, besteak beste. Antolatzaileendako erakusketa arrakastatsua izan zen, geroz eta hazle gehiago etortzea eta Sakanako jendea gerturatzea eta haien zaletasuna parte bihurtzea lortu baitute.

Erlazionatuak