Astekoa

Kaixo, lagun!

Erabiltzailearen aurpegia Rebeka Mendoza Caro

Aspaldi ez nintzela idaztera animatzen. Denbora falta, lana, etxea, haurra, edoskitzea… Lanean idazten dut, bai noski; bezeroen eskakizunak, txandan zehar gertatutakoak eta lankideak jakin behar dituenak, tabernen izenak mapetan… Hori eskuz. Ordenagailuz; bezeroen emailak erantzuten ditut, egunero logela guztiak saldu ditugun ala ez nagusiei jakinarazten diet, eta besteak beste. Baina idatzi, idazteagatik, ez. Bolaluma hartu eta paper batean nire gogoetak islatu eta niretzat denbora hartu aspaldi ez nuela egiten.

Eta zuek? Egunerokoren bat duzue? Edo errutinen menpe bizi zarete? Lanetik etxera, kirola egitera, afaltzera eta sofara reels-ak (bideo motzak) mugikorrean ikustera edo telebistako plataformetan serie edo pelikula bat ikustera esertzen zarete?

Denbora aurrera doa eta bizitza modernoak gutxika itotzen gaitu. Idazten dugu, bai, mezuak batez ere eta batzuetan Adimen Artifizialari (AA) galderak egiten dizkiogu. Baina minutu batzuk hartzen ditugu burmuina lanean jartzeko eta gure gogoetak idazteko? Gai gara gure atentzioa denbora luzez idazten emateko?

Denok daukagu paperean irautea merezi duen zerbait, jadanik zurea idatzi duzu? Ez duzu zertan elkarbanatu, bizipena oroitu, islatu eta irakurtzeaz gozatu.