60ko hamarkadaren amaieran The Beatlesekoentzat oso zaila zen ados jartzea. Baina gauza batean Liverpooleko 4ak bat zetozen: Badfinger zen bere talderik gogokoena, zalantzarik gabe, bere ondorengo duinak izango zirenak. Hau dela eta, Apple Records euren diskoetxerako fitxatzen dituzte, talde nagusi bezala eta haiekin hasten dira lanean.
Badfinger diskoetxearekin harreman profesionala izateaz gain, The Beatles taldeko kideen bakarkako proiektu guztietan ere agertzen dira. George Harrisonekin talde laguntzaile moduan eta Ringo Starrekin ere parte hartzen dute, baita John Lennon "Imagine" kanta arrakastatsuan. “Concert for Bangladesh”-eko zuzenean azaltzen dira, Harrisonekin batera. Eta Paul McCartneyk abesti bat ematen die. "Come and Get It" kantarekin lehen arrakasta handia lortu dute eta milioi bat kopia saltzen dute, Erresuma Batuan arrakasta-zerrendetan lehen tokiak lortuz.
Ingalaterran, bitartean, Beatles berriak izenarekin bataiatzen dituzte. Bere "Without You" kanta New Yorkeko kaleetara iritsiko da eta Harry Nilssonek abestiaren bertsio bat egin eta salmenten zerrenden gorenean jartzen du. Urte asko geroago, Mariah Carey izango da berriro klasiko hau berrinterpretatu duena, eta Harry Nilssonena baino arrakasta handiagoa lortuko duz.
70eko hamarkadaren hasieran taldea bere ibilbideko une garrantzitsuenetako batean zegoen. Baina arrakasta komertzialak eta The Beatlesen babesa izan arren, Badfingerren egoera finantzarioa jasanezina zen, eta, orduan, bere ordezkari Stan Polleyren eskutik, Apple Recordsekin zuen kontratua hautsi zuten, zigiluaren egoera ekonomiko txarra argudiatuz, eta Warner Brosekin milioi askoko akordio bat sinatu zuten.
Polleyk taldea presionatzen du Warnerrekin bere lehen diskoa grabatzeko, eta emaitza ez da onegia. Hala ere, bigarren lan bat grabatzen dute eta hirugarren diskoan agertzen da bere ordezkariaren iruzurra. Desagertu egin zen, diskoetxeak taldeari disko bakoitzeko ematen zizkion aurrerapenekin geratu zen. Harry Nilssonek dirutza egin zuen, "Without You" lanaren egile-eskubideak zituen. Badfingerren inguruko guztiak ugaritasunean igeri egiten zuen baina taldea zorrek itota zegoen.
1975ean, Peter Ham konpositore eta taldeko liderrak ezin zuen abokatu bat ordaindu Polleyri zegokiona erreklamatzeko, eta ezin izan zion aurre egin bere hipotekari seme txiki batekin eta beste bat jaiotzear, eta bere buruaz beste egin zuen. Inork ez zekien Polleyk bizitza aseguru bat kontratatu zuenik Peter Hamentzat, baina oraingoan ere Stan Polley bera zen polizaren onuraduna.