Bazterretik

Los Suaveseko beltza

Erabiltzailearen aurpegia

Hermenegildo Alogo Mebuy "Hermes"-i, bere aita hil ondoren 14 urte zituela, Gineako bere herrixkan buruzagi titulua oinordetzan jasotzea zegokion, eta bertatik ihes egin zuen, hain gazte izanik halako erantzukizunik hartu behar ez izateko. Europan zortea probatzea erabaki zuen eta Ourensera iristean La ciudad de los Muchos-eko zirkuan murgilduko da. Mutil sendoa eta trebea zen, eta akrobaziak egiten zituen bizikletarekin, bere ikuskizun ospetsuena, bizikletaren gainean akrobata batzuekin kargatzea zen, errege indioilar baten isatsaren forma berdindu nahi izanez.. Denborarekin, bizikleta alde batera utzi eta gitarra hartu zuen, zirkuko saioak animatzen zituen orkestran sartuz.
Oraindik oso gaztea izanik eta zirkuari esker mundu osoan zehar bidaiatzeko aukera izan zuen. Australian AC/DCko Angus eta Malcom Young ezagutu  zituen. Japonian bere ibilbide osoan lagun izan zuen gitarra elektrikoa erosi zuen, 7.000 pezeta ordainduta. Txinan diskografiaren munduarekin harremanetan jarri eta gitarra batzuk grabatu zituen beste talde batzuentzat.

80ko hamarkadan, gitarra jotzaile ondua zela, Los Suaves taldean sartu zen gitarra bakarlari gisa. Hermesen soinuak Los Suaves-en etaparik melodikoena eta rockeroena markatu zuen, eta taldearen gorakada bizi eta Ourensekoen lehen bira handietan gozatu ahal izan zuen.
Talde arrakastatsu batean lan egonkorra izan arren, ezin izan zituen bere paperak erregularizatu, eta beti izan zituen arazoak bere nazionalitatearekin. Ezkondu ondoren ere, bi seme-alabarekin, ezin izan zuen bere egoera konpondu, eta are gehiago Espainiako kolonia ohi batetik zetorrela kontuan hartuta. Banandu ondoren, bere egoera are zailagoa egin zitzaion, eta Ourensen bizitzeko eta lan egiteko dituen arazoak etengabeak dira.

Bere osasuna mindu egin zen paralisi partzial baten eraginez, pixkanaka gitarra jotzaile gisa zituen trebetasunak gutxitzen zihoazen, gitarran akorde bakar bat ere jarri ezin izateraino. Gauetik goizera, azalpen gehiagorik gabe Hermes desagertu egin zen eta inork ez zekien ezer gehiago berari buruz.

Yosi eta gainerako taldekideek Madrilen jotzen zuten guztietan, Gineako enbaxada bisitatzeko aprobetxatzen zuten, baina inoiz ez zuten Hermes non zegoen jakin. Kontzertu baten ondoren, Hermesen emazte ohiak eta bi semeek Los Suaves-en backstagea bisitatu zuten, 2003an Gineako gitarristaren heriotzaren berri emateko.

Albiste hau ez zuten taldearen jarraitzaile askok sinistu eta Hermesen irudiaren inguruan elezahar beltz moduko bat sortzen hasi zen, urte batzuk beranduago, rock zale misiolari batek musikariaren heriotza blog baten bidez baieztatu zuen arte. Misiolari blogariak Hermes Bata hirian ezagutu zuela dio. Inoiz bataiatu ez bazen ere, erregularki joaten zen kongregazioak Comandachina auzoan egiten zituen bileretara. Mugitzeko zailtasun handiak zituen eta begirada galdua. Hermes bere amarekin bizi zen, sorgintzat jotzen zuena, eta maitasunez gordetzen zituen Los Suaves-en taldekide izan zen garaiko argazkiak.