Batzuek, maltzurrek, lapurrek, eta kopetan zazpi azal dituzten erraustegien aldeko beste kasta batzuek, botoa eskatzen dizute. Zure botoa, baliagarria omen dena, gainera. Beste batzuek nahiago dute lur labainkorretan ez sartzea ingurumenaz hitz egin behar denean, Nafarroan errausketa benetan desagerraraztearen gaiari aurre ez egiteko, hau da, Portlanden hondakinik ez errausteko. Ez batzuek, ez besteek, ez dute horretaz hitzik esaten.
Berriz multinazionalak. Horiek agintzen dute, Pepe Mugicak zioen bezala, eta hortik, alternantziaren alderdiak ez dira pasatzen.
Hondakinak erraustea da, horiek desagerrarazteko modurik arriskutsuena. Alderdi horiek hala ulertu zuten Tuteran pneumatikoak erre nahi izan zituztenean. Han, denek aurka egin zuten, eta baztertu egin zen proiektua.
Beste horrenbeste gertatu zen hondakinak balorizatzeko plantarekin, erraustegiarekin, Tafalla inguruan. Han baitzuten, eta dute oraindik ere, boto biltegi handia. Baina zer gertatzen da zaborrak, lohiak, plastikoak, pneumatikoak...errausteko gai den eta horretarako prest dagoen Nafarroako beste lantegiarekin?
Mundu guztiaren informaziorako, multinazional horrek, porlandegi guztien eskuliburua aplikatuta –biomasaren eta CO2aren ipuinekin iruzur egitea, alegia–, gobernu "aurrerakoiaren" baimena lortu du, hondakinak erre ahal izateko egungo baimenean egin beharreko aldaketa.
Gauden garaian egonik, etsigarria da, jarduera hori gure osasunarentzat onuragarriagoa izango ote litzatekeen zalantza sortzea (horixe da, azken batean, zementu fabriken helburua). Eta gu, gure eta gure seme-alaben osasunaren kalterako jarduera hori desagerrarazteko borrokan…
Gaia geldiaraztea ekarri zuten borroken ondoren, pentsatu genuen, norbaitek ukabilkada bat jo zezakeela negoziazio mahairen batean, Nafarroan errausketa behin betiko desagerrarazteko, eta bide batez, sakandarrak ere defendatzeko.
Iruzurgileek aurkeztutako proiektu tranpatiak sartzen uzten direnean, bere praktika kartelistekin NGri berari ere lapurtzeko gai direnean, azken urteotan doako isurketa eskubideen esleipenekin iruzur egin eta sakelak ondo betetzen dituztenean, eta, gainera, errespetatu behar zuten herri borondatea mespretxatzen dutenean, hemen eta orain, jendearen ongizateari, bizi kalitateari eta abarri buruzko aldarrikapen elektoralista horiek sarkasmo hutsa dira.
Nork defendatzen gaitu benetan bihotzik gabeko multinazionalengandik?