Sufritzen dugun gatazka politikoari konponbide justu eta demokratikoa ematea delako iraganeko zauriak ixten eta etorkizuna eraikitzen joateko modu bakarra, etorkizun horretan beste inor indarkeriaren eta sufrimenduaren biktima izan ez dadin ideia politiko batzuk defendatzeagatik.
Konponbideak izan behar ditu bere lehentasunak, bere presak, bere agenda. Lehenengoa kartzelak hustutzea da. Zauri bat ixtea ezinezkoa baita odol jarioa ez bada gelditu. Lehenengo eta behin odolaren isuria eten behar da, biziak ihes egiten dizulako bertatik, eten ezean. Eta kartzela, gaur eta hemen, oraindik odoletan dagoen zauria da. Denborak axola du. Horrexegatik, deia zabaldu nahi dugu ahaleginak areagotzera, euskal presoak etxera itzul daitezen lortzeko lanean. Badakigu horrek anbizioa eta enpatiarako gaitasuna eskatzen dituela, denok uler dezagun bidea irekitzeko, eman beharra dagoela, jaso aurretik. Besteen sufrimenduarekin solidarioa izan behar dugu, eta sinistu behin betiko konponbideak globala behar duela izan, biktima guztien sufrimendu guztietarako konponbideak landu behar dituela. Urteak daramatzagu bide hori jorratzen, eta harro egon gaitezke lortu dugunaz. Behin betiko konponbidea gertuago dago orain duela zenbait hilabete baino.
Aurrerapausoak egiteari utzi gabe, segi dezagun bidea irekitzen.