hara zer dien

Zundaketen oldarraldi berria

Erabiltzailearen aurpegia Sakana Trenaren Alde 2025eko azaroaren 3a

Bi urte baino gehiago pasatu dira AHT zundaketen mehatxuaren kanpaina hasi zenetik. Denbora guzti honetan, Ezkio/Itsaso edo Gasteiz, zein zen alternatiba egokiagoaren eztabaida piztu izan da publikoki politikarien artean. Nola ez, korridore horiek pasatzen diren herri eta bailaren jendartearen aurkako posizioari jaramonik egin gabe. Izan ere, maiz agertu dira Sakana, Itza eta Goierriko eskualdeek azpiegitura proiektu honen kontra.

Pasa den astean, zenbait komunikabideren arabera, hirugarren korridore baten aurkezpenaren berri eman ziguten. Antza, ingurugiroari, horrenbeste, kaltetuko ez duena. Ezkio/ Itsaso alternatibaren ibilbidearen aldaketa litzateke, Aralar inguratuko lukeena eta Altsasu ingurutik pasako litzatekeena.

Ingurugiroari egingo liokeen eragina itzela litzateke proiektu honek ere, izan ere 20 Km inguruko tunel baten obra bat ekarriko baitu, besteak beste. Madrilgo gobernuak, zenbait zundaketen abiaraztearen agindua helarazi du Bakaikun zein Goierriko zenbait udalerritan ere.

Gure plataformatik bi aldarri luzatu nahi ditugu Sakanako bailarari: batetik, orain arte bezala, Bakaiku eta beste udalerrien oposizioa zundaketa hauei baimena emateko eta bestetik, jendarteari, 656711130 telefonora hots egitea makina susmagarriren bat ikusiz gero.

Guzti honekin, Sakanako trenaren aldeko plataformak, egingarria dela frogatu izan dugun moduan, egun dagoen azpiegituraren eguneratzearen aldeko apustu irmoa egiten dugu trena gure eskualdea eta Nafarroa lotzeko garraio nagusia bilakatzeko.