Etxeko langileak kontratatzeko laguntza berria

Erabiltzailearen aurpegia Sakanako Gizarte Zerbitzuak 2019ko api. 12a, 08:10

Gure ibarrean eta erkidego osoan gero eta ohikoagoa da mendekotasuna duten pertsonak atenditzeko langileak kontratatzea; gure senideen zaintzaren ardura partekatuz gure egunerokotasunean laguntzen gaituzte eta bakarrik bizi diren edo familia ez dutenentzat nolabaiteko autonomia bermatzen die edota egoitza batera joatea ekiditea lortu.
Egoera honetan daudenentzat, hau da, mendekotasun gradu bat izan eta pertsona bat kontrataturik, laguntza ekonomiko berri bat jaso dezakete. Bete beharreko beste baldintza batzuk ere badira:

  • Mendekotasun graduaren arabera gutxienez hilean 60 edo 80 orduko kontratua izatea eta gizarte segurantzan alta emanda egon.
  • Kontratatutakoak 18 urte beteak izan behar dituzte eta ezin dira familiarrak izan, gehienez lehengusuak.
  • Kontratatu diren pertsonak formakuntzaren bat izan behar dute alorrean edo esperientzia urteak (lan-bizitzan agertzen dena). Orain arte lan esparru honetan ez da formakuntzarik eskatu, horregatik Nafarroako Gobernutik habilitazioa eskaintzen diete lan esperientzia luzea izan, baina formakuntza berezirik ez dutenentzat; aitortza ematen zaie, lan honetarako formakuntzaren baliokidea izan daitekeen agiria emanez.
  • Zaintzak ematen dituzten enpresekin egindako kontratuak izatea.

Laguntza berri hau gaur egun etxean mendekotasunak dutenak atenditzeagatik jasotzen direnak baino altuxeagoak dira eta beste batzuekin bateragarriak izan daitezke. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bitartez egin daiteke eskaera hau baita aipatutako formakuntzaren habilitazioa ere.