Eutanasiaren legea martxan da. Honek eutanasia onartu, arautu eta aplikatzeko aukera emango du. Baina zertan datza? Egoera zehatz batzuetan gure heriotza nolakoa izatea nahi dugun erabakitzeko aukera ematen digu. Beharrezkoa bada eta hala nahi badugu, hiltzeko laguntza medikua jaso.
Eskaera egiteko, sufrimendu psikiko edota fisikoa, denboran mantentzen dena eta jasangaitza egon behar dira bi egoeratan: gaixotasun larri edo sendagaitzean, edo oinaze kronikoa eta ezgaitasun handia dakarrenean.
Adinez nagusiek egin dezakete eskaera eta erabakia hartu; boluntarioa, askatasunez eta norberak hartutakoa izan beharko du. Kanpo presioak ez daudela egiaztatu beharko da. Zehaztu gabe oraindik, prozeduraren pausuak hauek edo antzekoak izango dira, DMD taldeak adierazten duen moduan:
- Medikuari eskaera bitan eginen zaio. Eskaeren artean denbora tarte bat egonen da (15 egun inguru).
- Eskaera mediku kontsultore bati pasako zaio, eta honek aztertuko du (gaixoari elkarrizketa eta txostena).
- Komisio bati kasua pasako zaio. Hauek berriz aztertuko dute, 2 pertsona ezberdin arduratuko dira. Azken txostena egin eta eskatzailearen medikuari erantzuna emango zaio.
- Baiezkoa bada hiltzen laguntzeko prestakuntzekin hasiko dira.
Izango dugun beste eskubide bat da hau. Gutxi batzuk erabiliko duten eskubidea ziurrenik –hala ikusi da araututa dagoen beste herrialdeetan– baina aukera izatea, garrantzitsua da.
Hainbat kasu ezagun izan dira azken urteetan. Lege honek, abortuarekin gertatu zen bezala, gaia klandestinitatetik ateratzen du, aukera eta modu egokian egingo denaren bermea eman. Ez da gutxi.