Hara zer dien

200 euroko laguntza berria

Zer da? 200 euroko ordainketa bakarreko dirulaguntza da, eta langabezian edota beste baten kontura lanean dauden edo autonomoak diren pertsona fisikoei zuzenduta dago, betiere diru sarrera eta patrimonioa maila baxukoa bada.

2022ko ekainaren 27an baldintza horiek betetzen dituztenak diarulaguntza jasotzeko baldintzetan egon daitezke:

  • Estatu espainolean egoera legala eta benetakoa izatea eta aurreko urtetik jarraian izatea egoera hau.
  • Lanean egotea eta horren ondorioz Gizarte Segurantzan kotizatzen egotea (autonomoa zein beste batendako lanean).
  • Langabezian egotekotan, Lansareko bulegoetan izena emanda egotea. (Lansareko subsidiorik kobratu ala ez kobratu).
  • 2021. urtean eskatzaileak eta bizikideek izandako diru sarrerak ez dira 14.000 euroetatik pasatu behar eta patrimonioak 43.196,40 eurotan dauka muga. Bizikidetzat honako hauek hartzen dira (2022ko urtarrilaren 1eko egoera kontuan hartuta): senar-emaztea edo bikotekidea (bi urte lehenagotik); familia izatea hirugarren graduraino, hots, seme-alabak, anai-arrebak, osaba-izebak, erraina, suhiak.

Ezin dute dirulaguntza jaso.

  • IMV jasotzen ari direnek
  • Gizarte Segurantzatik pentsioren bat jasotzen ari direnek (kotizaziopekoek edo kotizatu gabekoek).

Nola eta noiz eskatzen da? Zerga Administrazioko Estatu Agentziak daukan formulario elektronikoaren bidez. Eskaera hau egin ahal izateko Cl@ve edo Ziurtagiri elektronikoa izan behar da. Hirugarren pertsona baten bidez ere eskatu daiteke, eskumena emanda. Eskaera hauek egiteko eskatzailearen eta etxe berean bizi direnen NA zenbakiak jarri behar dira eta baita bankuko zenbaki bat, eskatzailearen izenean, dirua bertan jaso ahal izateko. Gainontzeko datuak Zerga Administrazioko Estatu Agentziak aurkeztuko ditu.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero: 
https://sede.agenciatributaria.gob.es