Gure egunerokotasunean beharrak sortzen zaizkigu, batzuetan egoera larrien aurrean aurkitzen gara eta laguntza beharrean; erabat barneratua dugu istripu, eroriko, sute edo abarren aurrean 112ra deitu behar dugula, adituak diren profesional edo teknikariek behar bezala horiek artatu edota arintzeko.
Badaude ere laguntza ematen duten beste telefono zenbaki batzuk; batzuetan ditugun arazoak ez ditugu inorekin partekatzen, oso ezkutuko egoerak direlako edo ez dugulako inork gure arazoen berri izatea nahi. Berdin gerta daiteke gertuko norbaiten kasuarekin, arazoren bat duela hauteman, baina ez jakitea nola lagundu, bideratu. Esandakoa, badaude laguntzen duten beste zenbaki batzuk, hona adibideak:
- 024. Bere buruaz beste egiteko pentsamenduak dituzten pertsonei laguntzeko, baita beraien familiei ere. Doakoa, anonimotasuna bermatua, urte osoan, ordu guztietan erabilgarria dagoena.
- 948 243 040. Itxaropen telefonoa. Bakarrik sentitu, krisi edo sufrimendu egoera bati aurre egiteko beharra dutenentzat. Doakoa, anonimotasuna bermatua, urte osoan, ordu guztietan erabilgarria.
- 900 018 018, eskolan jazarpena jasaten dutenentzat, bai familia bai irakaslerentzat. Doakoa, anonimotasuna bermatua, urte osoan, ordu guztietan erabilgarri dagoena.
- Consumidores Irache, udaleetxetan txanda hartu dezakegu. Kontsumo eskubideekin lotutako arazo guztietan aholkatu eta laguntza jasotzeko: etxebizitza, alokairuak, auzo komunitatea, aseguruak, ibilgailuak, administrazioa,…
- 112. Beste edozein egoeratan, beldurra dugulako, tratu txarrengatik, edozein eraso jaso edo ikusi dugulako ere dei daiteke bertara.