Hara zer dien

Nirekin jolastu nahi? Familian jolastearen garrantzia

Gure txikiekin jolasten gara? Badakigu zein garrantzia duen honek? Jolasa haurren hizkuntza naturala da, mundua esploratzeko, ikasteko eta komunikatzeko balio diena. Haurren garapenerako funtsezko esparru bat da, eta horregatik aisialdirako modu bat baino askoz gehiago da.

Ez, etxeko txikiak ez dira besterik gabe jolasten helduek baino denbora libre gehiago dutelako; horrelako jarduerak beharrezkoak dira eta ia jaiotzatik sortzen dira, baldintza egokiak izanez gero.

Seme-alabekin jolastea opari handia da, bai beraientzat eta bai guretzat, onura nabarmenak ekartzen dizkiguna. Horrela adierazten digute gure denbora eskaintzen diegun bakoitzean. Haiekin dibertitzea eta gozatzea, haurtzaroko behin-betiko oroitzapenak eraikitzea da.

Egun, seme-alabekin jolasteko modalitateak aldatu dira, mota guztietako tresna teknologikoen erabilera sartu dira gure aisialdian eta horiek ez dute beti aukera ematen familia osoak aisialdi momentu goxoak partekatzeko.

Milaka jostailuren iragarkiak eta mota eta prezio guztietako jolasak ikusten hasi gara garai honetarako. Ez da erraza joko egokiak aukeratzea eta zer erosi behar dugun jakitea. Jostailu bat erostea ekintza arduratsua izan behar du, non helburua umearen ongizate pertsonala eta soziala eta garapen osasuntsua den. Ongi erabakitzeko, gure aukerak epe luzera ekarriko dituen onurak aurreikusi behar ditugu: ikaskuntza, sormena, trebetasun sozial eta emozionalak estimulatzen dituzten jostailuak lehenetsiz, eta aldi berean, jasangarriak eta ingurunearekiko arduratsuak badira, hobe.

Jostailu edo jolasak aukeratzeko garaian, zenbait ezaugarri aztertu beharko ditugu, besteak beste: adina, sustatzen dituen trebetasun motak, segurtasuna, kalitatea eta iraunkortasuna.

Elkarrekin jolastea modu bikaina da familiako kideek elkar hobeto ezagutzeko. Komunikatzeko tresna paregabea da guraso eta seme-alaben arteko konfiantza eta harremanen egonkortasuna bultzatuko ditu. Horretaz gain, pertenentzia sentimendua sortzen laguntzen du eta emozioak identifikatzen eta kudeatzen laguntzen digu. Jokoa tresna bat da baloreak transmititzeko garaian: errespetua, enpatia, norbera eta besteen onarpena, elkartasuna, berdintasuna, lan taldea...

Jostailu on bat, ez da denbora pasatzeko objektu bat soilik, baizik eta irakatsi, inspiratu, ikasteko eta dibertitzeko tresna bat.

Eta gogoratu! Kontua ez da jostailu ugari erostea umeekin jolastea baizik!