Hara zer dien

Desgaitasun zerbitzuak

Desgaitasuna gure gizarteko hainbatek pairatzen dute, eta zerbitzu ezberdinak daude haiei zuzenduak. Desgaitasunaren aitortza balorazioaren bitartez egiten da, osasun egoeraren eta egunerokotasunean duen eraginaren araberako azterketa bat egin ostean. Gaur egun, tramite honek atzerapen handia du, urte bateko epea behar da burutzeko. Desgaitasun balorazio bat badugu, onura edota zerbitzu ezberdinak izan ditzakegu eskuragarri BETI norberaren egoera zehatzaren araberakoa, hauek batzuk:

  • Zerga onurak (betekizun zehatz batzuekin): Errenta aitorpenean desgrabatzea; zirkulazio zergaren salbuespena; ibilgailuaren matrikulazio zergaren salbuespena; oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga.
  • Garraioa: Aparkatzeko txartela (erreserbatutako plazak, aparkaleku plaza erreserbatu bat eskatu ahal izatea etxetik, lantokitik edo ikasketa lekutik gertu; eremu urdineko edozein aparkalekutan, tiketa hartu beharrik gabe) baina baita deskontuak garraio publikoetan ere.
  • Etxebizitza: etxebizitza babestuen erreserba; elektrizitateko bonu soziala.
  • Gizarte segurantza: Familia prestazioa, semea edo alaba bere gain hartzeagatik; gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko prestazio ekonomikoa.
  • Enplegua: Enplegu publikoan erreserbatutako plazak; lan enklabeak; erretiroa aurreratzeko aukera.
  • Hezkuntza: unibertsitateetan plazen erreserba eta tasak ordaintzetik salbuestea.
  • Nafarroako Gobernuak dituen egoitzak, pisu funtzionalak eta eguneko zentroak, Iruñerria, Tutera eta Lizarraldean kokatuak.
  • Plaza itunduak zentro pribatuetan (ANFAS, ADACEN edota ADEMNA elkarteenak adibidez).
  • Arreta goiztiarreko zentroa (0-3 urte bitartekoa) Badugu Sakanan.

Beharrezko baduzu osasun etxeko edota udaletako gizarte langileengana gerturatu informazio gehiago eskuratzeko.