hara zer dien

Berri ona eta berri txarra autopista elektrikoan

Erabiltzailearen aurpegia Sakanako Autopista Elektrikorik Ez plataforma 2025eko uztailaren 28a

Azken egunetan berri garrantzitsuak izan dira Sakanan zehar igaro nahi dituzten goi tentsioko lineei dagokienez. Ekainaren 17an udalek Red Eléctricak aurkeztutako eskaera jaso zuten, gure eskualdetik gaur egun igarotzen diren bi goi tentsioko lineak, Itsaso-Orkoien 1 eta 2 (220 kV), lineen itxiera eta Eraispenerako Baimen Administratiboa eskatzeko.

Berri on hau Autopista Elektrikorik Ez Plataformak urte luzez eginiko lanaren lorpena da, linea berri bat eraikitzea linea zaharrekin bateraezina dela baieztatzen du.

Txarra, ordea, hamahiru egun geroago etorri zen: Estatuaren Energiako Idazkariak Forestaliaren TEBE proiektuari aurre egiteko aurkeztutako Gorako Errekurtsoa arbuiatu duen komunikazioa. Artikulu honek xehetasunetan saratzeko tarterik ematen ez badigu ere, oinarri gabeko arrazoiak eman dituzte errekurtsoa baztertzeko, argudioak baino gehiago aitzakiak direnak.

Aipagarriena, ez dela proiektuen arteko zatikatzerik existitzen, ez REE-ko Itsaso-Castejon/Muruarte, ezta Forestaliaren Kyoko bigarren proiektuarekin, zeinarekin ez du promotorea bakarrik partekatzen, ebakuazio linearen ibilbide gehiena ere partekatzen du, zutoi berberetan sostengatuz. Erabaki zentzugabe bezain amorragarria.

Hala ere, ebazpenaren zain dago oraindik Forestaliaren Kyoko proiektuaren aurka ezarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoa. Aukera hori zutik dirau gaur gaurkoz, baina adi egon behar dugu, errekurtso hau ere baztertzen badute, Forestaliaren egitasmoak aurrera egiteko ate asko irekiko liratekeelako. Ate horiek itxi egin behar ditugu Tokiko eta foru erakundeen konpromiso partekatuarekin, eta horretarako ezinbestekoa da herritarren kontzientziazioa eta mobilizazioa aktibatzea.