Aurten, azkenean, bueltan dira herrietako jaiak eta ospakizunak eta baita ere, aisialdi eta drogak kontsumitzeko espazioak. Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, aldatzeko eta jaiak berridazteko garaia iritsi da.
Jaiak berridazteko aukera bikaina dugu oraingoan. Hausnarketarako denbora izan dugu, eta orain hausnartutakoa martxan jarri behar dugu. Jaiak alkohola eta bestelako drogak kontsumitzen diren espazioak izan ohi dira, horien kontsumoak eragin desinhibitzailea izan dezake, baina inoiz ez da justifikazioa izango indarkeria ekintza baterako edo emakumeak sexu objektu huts gisa tratatzeko.
Baina, ez soilik indarkeria fisikoa, mikromatxismoekin amaitzeko garaia ere bada. Horiek izan daitezke, bai sinbolikoki erabiltzen diren irudiak, erabiltzen den hizkera, jardueretan edo eskaintza kulturaletan dagoen emakume kopurua, aukeratzen dugun musika, auzolanean prestatutako bazkarietan edota muntaketetan bakoitzak hartzen duen rola eta ardura.
Horren harira, ezin dugu ahaztu Nastaten Bizi Baldintzei buruzko inkestaren arabera, urtean zehar emakumeek gizonek baino 43 minutu gutxiago dituztela aisialdirako astegunetan eta 65 minutu asteburuan. Emakumeak arduratzen dira dedikazio handiagoa eskatzen duten etxeko lanez, hala nola janaria prestatzeaz edo arropa zaintzeaz. Beraz, jaietan ere arduratsuak izan, eta zaintza lanak denon artean banatu.
Horrenbestez, jaiak gozatzeko espazioak dira, eta horiek horrenbestez seguruak izan behar dira pertsona guztientzat. Beraz, egin ditzagun gure herriko jaiak disfrutatzeko gune seguruak, eta edozein eraso edo jarrera baztertzailea ikusiz gero ez geratu geldi eta salatu ezazu! Identifikatzen, salatzen eta horiek eraldatzen lortuko dugu gizarte eta jai parekide eta berdintasunean oinarritutakoak!