Nola jokatuko dugu gure taldeko emakume batek indarkeria matxista pairatzen badu? Nola jokatuko dugu gure taldeko gizon batek indarkeria matxista eragiten badu? Nola eraiki taldeak, guneak eta komunitate harremanak indarkeria matxistarik gabe? Galdera guzti hauen inguruko hausnarketa prozesua abiarazi da Sakanan Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko jarduna koordinatzeko I. lurralde protokoloaren baitan.
Indarkeria matxistak gizarteko pertsona guztiei eta haien eremu guztiei eragiten dien gizarte arazoa dira, eta adin guztietako emakumeek eta adin txikikoek jasaten dituzte gehien. Sakanan ere, gure taldeak eta elkarteak ez daude fenomeno horretatik kanpo, indarkeria matxistak testuinguru sozial guztietan gertatzen baitira. Horregatik, funtsezkoa da hain garrantzitsua den gai bati buruz hitz egitea eta hausnartzea, eta, horrez gain, indarkeria horiek jasaten ari diren edo beste pertsona batzuen aurka egiten ari diren pertsonak ezagutzen ditugun jakiteko tresnak izatea. Otsailean abiarazi ditugun saio komunitario hauen bidez, kontzientzia eta ezagutzak bereganatzen lagundu nahi dugu, arazo estruktural honi testuinguru komunitarioan behar bezala heltzea erraztuko duena. Guztion artean indarkeriarik gabeko espazio erresilienteak eraikitzeko eta horietan tratu onak eta erantzukizun soziala sustatzeko saio hauetan parte hartzea gonbidatu nahi ditugu Sakanako eragile guztiak. Eta zuk/guk zer egin dezakezu/gu?