Hara zer dien

Alkoholaren edozein kontsumok garunari eragiten dio, Oxfordeko ikerketa baten arabera

Erabiltzailearen aurpegia Sakanako Prebentzio Zerbitzua 2021ko uzt. 12a, 09:32

25.000 britaniar aztertu dituen lan baten arabera, zenbat eta gehiago kontsumitu, orduan eta txikiagoa izango da garunaren tamaina. Alkoholaren gehiegizko kontsumoak urtean 3 milioi heriotza eragiten ditu munduan. Alkoholaren edozein kontsumo, baita ardo txikitoa edo garagardo kopa bat ere, garunarentzat kaltegarria dela ondorioztatu da ikerketa honetan. Gainera, alkohola edateak, nahiz eta neurriz edan, garuneko materia gris kopuru txikiagoarekin zerikusia duela zehaztea ahalbidetu du aipatutako ikerketak.

Oraindik berrikusia izan ez den lanak iradokitzen du zenbat eta alkohol gehiago kontsumitu, orduan eta txikiagoa dela garunaren tamaina, eta edozein kontsumo mailak ondorio negatiboak dituela adierazten du. "Ez dago alkohol dosi ziurrik garunarentzat", ondorioztatu dute. Ikerketak adierazten du, gainera, kalteak garun osoari eragiten diola, eta ez soilik eremu espezifikoei, hasiera batean uste zen bezala.

Zientzialariek datu base handi bat erabili dute, ikertzaileei pertsona batzuek gaixotasunak garatzea eta beste batzuek ez garatzea eragiten duten faktore genetikoak eta ingurumenekoak dekodifikatzen laguntzeko. Lan horretarako, Oxfordeko taldeak 25.378 pertsonaren datuak aztertu zituen, alkohol kontsumoari eta garunaren tamainari buruzko informazioa barne, baita memoria testak eta osasun datuak ere.

Astean zenbat eta alkohol gehiago kontsumitu, orduan eta materia gris dentsitate txikiagoa. Zehazki, ikertzaileek azpimarratu dute alkoholak %0,8rainoko aldaketa azaltzen duela garunaren alde horretako bolumenean, frogatutako beste edozein arrisku faktore aldagarrik baino gehiago, tabakismoa barne. Era berean, alkohol kontsumoaren eta substantzia zuriaren osotasun neurri guztien arteko lotura negatiboak aurkitu dira. Eta alkoholak eragindako garuneko kalteak handiagoak zirela antzeman zuten arteria presio altuko edo gorputz masaren indize altuko (GMI) pertsonengan.

Neurrizko kontsumoa
Alkoholaren gehiegizko kontsumoak garuneko osasunean duen eragin kaltegarria argi zegoen arren, “neurrizko kontsumo"-aren eraginak oraindik ere eztabaida pizten zuen, batez ere ardo beltzari dagokionez. Azterlan batzuek edari hori neurriz edateak dakartzan onurak adierazten zituzten, adibidez, bihotza, kolesterola murrizten eta odol koaguluak prebenitzen laguntzen duten mikronutriente batzuen edukitzeagatik. Teoria honen aurrean, kontsumo moderatuarekin onbera, beste ikerketa batzuek kontrakoa adierazten dute. 2019an Oxfordeko Unibertsitateak, Pekingo Unibertsitateak eta Txinako Medikuntza Zientzien Akademiak elkarlanean egindako ikerketa baten arabera, presio arteriala eta istripu zerebrobaskularren arriskua etengabe handitzen dira alkohol kontsumoa handitzen den heinean, edandako kopurua eta mota edozein izanda ere.

Normala dena edatea gehiegi izan daiteke. Mugak jartzea garrantzitsua da. Edatea erabakitzen baduzu, beti neurriarekin egitea da gomendioa. Kontsumoa murrizteak edo saihesteak onurak dakarzkio osasunari.