Inguruko helduen ereduak eta sozializazio eta gozamen esperientziak bizitzeko aukera izateak eragin nabarmena dute nerabeen alkohol kontsumoetan. Alkoholaren kontsumoa osasun publikoko arazo larria da, maila globalean. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) alkoholaren gehiegizko kontsumoarekin lotutako arriskuez ohartarazi du: osasunari eragindako kalteak, arrisku portaeren gorakada, osasun mentaleko arazoak eta indarkeria. Datu ugarik erakusten dute alkohola dela gaixotasunaren eta heriotza goiztiarraren arrisku faktore nagusietako bat.
Arrisku portaerez ari bagara, alkohol asko kontsumitzeak (gutxi gorabehera 5 unitate baino gehiago) epe labur batean (3-4 ordu), "consumo por atracón" "kontsumo betekada" "edan betekada" deitutakoa, arreta berezia jarri du gazteen artean duen prebalentziagatik eta ondorioengatik. Eredu horrek modu kezkagarrian eskalatzen jarraitzen du nerabeen artean, baita kontsumitzen hasteko adina gero eta goiztiarragoa da, eta emakumeek kontsumitzeko modu hori gero eta gehiago jarraitzen dute –gizonekiko aldea txikitzen ari da–.
Kontsumitzen duten nerabeetatik, askok, "consumo por atracón" "kontsumo betekada" "edan betekada" egiten dute. Kontsumo mota hori, bizitzako etapa honetan, lesioak, lege arazoak, arrisku jokabideak (babesik gabeko sexua, ausarkeriaz gidatzea, borroka bortitzak...), egoera emozional negatiboak (antsietatea, depresioa, ideia suizidak, etab.) eta eskola arazoak (errendimendu txikia, desertzioa...) ugaritzearekin lotzen da. Alkoholak sortzen dituen kalte nabarmenak ikusita, zergatik aukeratzen dute gazte gehienek asteburuetako gauetan praktika hori? Zer zentzu ematen diote gazteek kontsumoari?
Alkoholaren kontsumoa sozialki oso onartua dagoen praktika da, eta nerabeen artean berdinen taldeak bultzatu eta sustatzen du. Gazteen pertzepziotik, dibertsioa da kontsumitzeko arrazoi sendoenetako bat. Alkohola askatzearekin, lasaitzearekin, desinhibitzearekin eta «deskonektatzearekin» lotzen da (betebeharretatik eta errutinatik). Baita beste batzuekin elkartzean, lagun berriak ezagutzeko eta kide izateko edo kanpoan ez geratzeko aukera. Laburbilduz, alkoholak zentzua du dibertsio iturri eta sozializazio bide gisa kokatzen den heinean. Ba al dago alkoholari lotutako arriskuak murrizteko beste aukerarik?
Badaude beste batzuekin gozatzeko eta elkartzeko beste modu batzuk alkohola tartean egon gabe eta hauek dira bultza behar direnak. Azken aldiko ikerketek erakusten dutenez, jarduera batzuek sortzen dituzten sentimendu eta esperientzia positiboek ondorioak dituzte norberaren ongizatean, lotura estua dute zoriontasunarekin eta norberaren errealizazioarekin, eta nabarmen eragiten dute osasun psikofisikoan.
Gazte askok kirola egitea aukeratzen dute. Hamarkadetan zehar, kirola alkohol kontsumoaren babes faktore gisa hartu da. Baina hainbat ikerketa taldeek aurkitu dute ez dela kirola kontsumotik babesten duena (nerabe kirolariek ere kontsumo arriskutsuak baitituzte, kirolariak ez direnek bezala); baizik eta, jarduera horrek sortzen dituen gozamen esperientziak, konpromisoa eta errealizazio pertsonala dira kontsumo txikiagoarekin lotzen direnak. Hau da, kirolaren bidezko esperientzia positiboek alkoholaren kontsumoa babesteko faktore gisa funtziona dezakete.
Konpromisoa hartzea suposatzen duten jarduerak eta gozamen sakoneko esperientzia positiboak sortzeko gai diren beste jarduera batzuek ere garapen positiboa eta alkohol kontsumo txikiagoa sustatzen duten faktore gisa funtzionatzen dute.
Era berean, ukaezina da helduek duten zeregina nerabeek eguneroko jardueretan dituzten esperientziak errazteko edo oztopatzeko. Helduek zuzendutako jarduerak egiten dituztenek harreman sozialak izaten dituzte egunero irakasle eta entrenatzaile horiekin; harreman horiek eragina dute beren esperientzian, beren irakaskuntza filosofiarekin transmititzen dituzten portaeren, balioen eta jarreren bidez.
Heldu horiek egiten eta esaten dutena, nola antolatzen eta komunikatzen diren, eta ekintza egoki baten edo akats baten ondoren erantzun esanguratsu bat noiz eta nola ematen duten; errendimenduan ez ezik, dibertsio edo estres esperientzietan, jarduera hori uzteko edo jarraitzeko probabilitatean eta alkoholaren kontsumoasahiesteko faktore diren motibazio alderdietan ere eragiten du.
Laburbilduz, parekoekin eta helduekin egiten dituzten jardueren bidezko esperientzia positiboek rol garrantzitsua betetzen dute nerabeen bizitzan. Jarduera batean inplikatuta eta konprometituta sentitzeak, jarduera hori garatzeak esfortzua eta dedikazioa eskatzen baditu ere, ondorio garrantzitsuak sortzen ditu nerabeen bizitza emozionalean eta pertsonen artekoan.
Gurasoek, hezitzaileek, irakasleek, begiraleek eta osasuneko profesionalek zeregin garrantzitsua dugu; eta esperientzia positiboak errazteko jarduerak sustatu behar ditugu, erronkak proposatu behar ditugu eta, aldi berean, gure kontsumo propioak desnaturalizatu eta zalantzan jarri behar ditugu. Izan ere, beti esan dugun bezala, eredu gara gure adingabeentzat, eta gehiago ikasten dute egiten esaten dugunarekin baino. Azken batean, gure seme-alabek begiratzen duten ispilua gara.