Oporrak, uda, eta herriko jaiak direla eta, guztiok gehiago irteteko ohitura dugu, eta horrek kontsumitzeko aukera gehiagoren aurrean jartzen gaitu. Horregatik, drogak eta horien erabilerari buruz hausnarketa egiteko momentu aproposa da.
Jaietan eta festa giroan alkohola kontsumitu behar dela sozializatzen ari gara eta horrek bere arriskua du, gehienbat normalizatu ditugulako kontsumo guztiak, baita nerabeek egiten duten kontsumoa ere.
Garrantzitsua da ideia horri buruz hausnartzea, eta, are gehiago, kontuan hartzen badugu, Estatuan kontsumoei eta gazteei buruz egin diren azken azterketak, non Nafarroa Espainiako batez bestekoaren gainetik dagoen nerabeek eta gazteek egiten duten alkohol kontsumoen aldetik.
Ondo pasatzeko modu asko daude, kontsumitu beharrik gabe. Ezinbestekoa da gogoraraztea, askotan, helduok dugun kontsumitzeko modua edo ohiturak ikasgai direla txiki edo gazteendako. Eredu gara, nahi eta nahi ez, eta hausnartzeko garaia da zer nolako kontsumoak egiten ditugun besteen aurrean, batez ere aurre aldean ditugunak adin txikikoak baldin badira.
Aldi berean, ez dugu ahaztu behar kontsumo guztiek arriskuak dituztela, eta, hala eta guztiz, kontsumitzea erabakitzen bada, arduraz egitea, arriskuak ahalik eta gehien murrizteko.
Beti ere, gure kontsumoa gure ardura delako, kontuan izan beharko dugu kontsumoen inguruan hartzen ditugun erabakiek ondorioak dituztela.
Horregatik osasungarria litzateke gaua planifikatzea, arriskuak murrizteko:
- Kontsumitu baduzu, autorik ez hartu.
- Alkohola edo beste drogaren bat hartu ondoren, beti da gidatzea arriskutsua.
- Ez igo kontsumitu duen norbaiten autoan. Zerbait gertatuz gero, ardura ez da bakarrik gidariena, autoan igotzea erabaki dugunok ere badugu gure ardura eta erantzukizuna.
- Lagunak kontsumitu badu, ez utzi autoa hartzen.
- Lagunen artean adostu gidariak ez duela edango.
- Kontsumitu baduzu, Jaibusa, taxi-jaia, garraio publikoa hartu eta etxera seguru itzuli. Jaibusa adinez nagusiak direnen trafiko-istripuak prebenitzeko zerbitzua da.
Kontuan hartu festetan herriz herri mugitzen garela horrek dakarren arriskuarekin.
Bide Segurtasunerako Europako Behatokiaren (ERSO) datuen arabera, Europako errepideko heriotza guztien %25 alkohol-kontsumoarekin lotuta daude.
Horregatik, Kontua ez da isunak saihestea, istripuak saihestea baizik.
Bideberrian, bizitzan bezala, denok gaude konektatuta, eta norberak egiten duenak eragina izan dezake besteengan; beraz, jaietan lagunekin gaudenean geure burua zaindu eta, aldi berean, elkar zaindu.
Eta uda honetan denok goza dezagun, "Zaindu gaitezen jaietan eta zaindu ditzagun jaiak!".