Udako kanpaina Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio eta familia programetatik urtero udan egiten dugun prebentzio kanpaina da. Kanpaina hau formatu ezberdinetan kaleratu izan dugu, eta adin tarte ezberdinei zuzendua: 12-16 urte bitartekoei, 18-25 urte bitartekoei, gizarte orokorrari, nerabeei…
Hasiera batean erabilgarriak ziren materialetan jartzen genituen transmititu nahi genituen mezuak: jaietako egutegi batean, zapatileroetan, CD-ak gordetzeko kutxetan, azpimarratzaileetan, motxiletan… Gaur egun eremu digitala erabiltzen dugu gure mezuak helarazteko. Jaibuseko Instagram eta sare sozialen bitartez ari gara gure mezuak publikatzen.
Aurten arrisku murrizketari buruzko ideia ezberdinak argitaratzen ari gara. Helburua da ideia hauek irakurtzen dituztenak, hausnartzea, eta kontsumitu behar badute ideiak kontuan izatea da helburua. Argitaratzen ari garen ideietako batzuk hauek dira:
- Ba al zenekien nerabezaroko mozkorraldiek garunean arrastoa uzten dutela?
- Ba al zenekien edari energetikoak alkoholarekin nahasteak alkoholak eragiten dizunaren kontzientzia galtzea eragiten duela?
- Bazenekien normala edatea gehiegi izan daitekeela?
- Ba al zenekien kalamua dela gure organismoan denbora gehien irauten duen substantzia? Kontsumitu eta gehienez 2 hilabetera detekta daiteke.
- Bazenekien kalamuaren kontsumoak eragina duela gidatzean?
- Bazenekien kalamuak, naturala izan arren, arriskuak dituela?
- Bazenekien kalamuaren kontsumoak osasun mentaleko arazoak eragin ditzakeela?
- Bazenekien ongi ez dagoen lagun bati laguntzeak (kontsumitu duenean) bizia salba diezaiokeela? Garrantzitsua da inoiz lagunik botata ez uztea.
- Bazenekien kanabisaren kontsumoak memoriari eta kontzentrazioari eragiten diela?
- Bazenekien edari energetikoek bihotzeko arritmiak eragin ditzaketela?
- Bazenekien ura dela osasunerako onura gehien dituen doako edari bakarra? Eta ura edateak zahartzea atzeratu eta memoria hobea izaten laguntzen duela?
- Bazenekien trafiko istripu batean bizia galtzen duten pertsonen ia erdiek alkohola eta/edo beste droga batzuk kontsumitu zituztela?
- Bazenekien alkoholaren kontsumoak eragiten dituela borrokak, liskarrak, istripuak, erasoak... ehuneko oso handi batean?
- Bazenekien ura edari alkoholdunekin tartekatzeak mozkortzeko arriskua murrizten duela?