hara zer dien

Baperraren kontsumoa

Erabiltzailearen aurpegia Sakanako Prebentzio Zerbitzua 2025eko urriaren 6a

2023ko ESTUDES inkestaren arabera, 14 eta 18 urte bitarteko gazteen % 54,6k kontsumitu du baperra noizbait. Beste datu batzuk ere oso deigarriak dira. SEMCK (Sociedad Española de Medicina de Familia y Comunitaria) egindako inkestaren arabera, inkestatuen % 74,6 tabakoaren eta lurrungailuak edo katxinbak bezalako produktuen prezioa igotzearen alde daude. Erretzaileen ia erdiak ere babesten du neurri hori: guztira, % 48,4k.

Baina, honetaz gain, zer gehiago dakigu baperraren inguruan? Zigarro elektronikoen erabilera, askotan, lurrundu (vaping, vaporear, vapeo) bezala aipatzen da, pertsona askok uste dutelako lurrun bat sortzen dutela, eta hori arnastu egiten dela. Baina zigarro elektronikoek partikula txikiz osatutako aerosola sortzen dute, eta hori ez da lurruna. 

Lurruna, kaltegabea izan badaiteke ere, zigarro elektroniko batetik ateratzen den aerosola ez da ur lurruna eta oso kaltegarria da. Honek, zigarro elektronikoaren aerosolak nikotina eta biriketako gaixotasunak, bihotzeko gaixotasunak eta minbizia eragin ditzaketen beste substantzia adiktibo batzuk eduki ditzake. 

Azpimarratzekoa da zigarro elektroniko gehienek nikotina dutela, honek nerabeen garun garapenari kalte egiten diola, eta haurdunaldian erabiltzen bada, nikotinak jaiotza goiztiarrak eta jaiotzean pisu txikia duten haurtxoak ere eragin ditzakeela. Nikotinaz gain, zigarro elektronikoek eta zigarro elektronikoen "lurrunak" (aerosola) propilenglikola eta/edo landare-glizerina dute. Eszena edo antzerki lainoa sortzeko erabiltzen diren substantziak dira, eta aurkitu da biriketako eta arnasbideetako narritadura areagotzen dutela esposizio kontzentratuaren ondoren. 

Honekin guztiarekin, argi dago prebentzioa oso garrantzitsua dela. Datu hauek eta kalteak zein diren jakinda, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Institututik hamabi galdera ezberdin planteatzen dira gazteentzat. Hamabi galdera hauek ez dira epaitzeko, behatzarekin seinalatzeko edota errudun bat bilatzeko; hausnarketara, eztabaidetara bideratzeko balio du, gazteentzat, gurasoentzat  edota kontsumitzen duen ororentzat. Pentsatu ahal duzu fruitu zaporearen arrazoiaz? Ze estrategia erabiltzen ditu industriak baperra kontsumitzeko? Tabakoaren alternatiba dela uste duzu? Erretzeak edo bapeatzeak erlaxatzen zaituela uste duzu? Kontziente zara zer arnasten duten zure ondoan dauden  pertsonek? Eta tabakoa, lehen uzten saiatu bazara? 

Beraz, fokua prebentzioan jarri behar da, datu hauetan gizartearen behar bat ikusten delako, kontsumitzeaz haratago doana. Beste begirada bat jarri behar da, gizartearen arlo ezberdinak aztertuz, eta argi izaten horren atzean arrazoi asko daudela. Beraz, foku ezberdinetatik eutsi behar dugula gai honi heltzeko.