Pantailak haur, nerabe eta helduen eguneroko bizitzaren parte dira. Berez, ez dira jokabide kaltegarri edo patologiko bat, nahiz eta erabilera desegoki edo gehiegizko batek arazoak sor ditzakeen zenbait kasutan. Horregatik, helburua ez da bakarrik pantailak debekatzea, baizik eta haiek modu orekatuan eta osasungarrian erabiltzen ikastea, aldi berean alternatiba erakargarriak eskainiz.
Seme-alabekin jolasten garenean, kalitatezko denbora partekatzen dugu, lotura afektiboak indartzen ditugu eta pantailaz harago gozatzeko eta ikasteko beste modu batzuk erakusten dizkiegu. Irakurketa, mahai jokoak, kirola, kultura jarduerak, aire zabaleko ekintzak edo familian partekatutako denbora aukera paregabeak dira interes berriak aurkitzeko.
Pantailen erabilera murriztea ez da bakarrik mugak jartzea; aisialdirako, harremanetarako eta ikaskuntzarako aukerak zabaltzea ere bada. Zenbat eta alternatiba gehiago izan eskura, orduan eta errazagoa izango da teknologiarekin oreka osasungarria lortzea.
Gai honetan gehiago sakondu nahi duten familientzat, honako baliabide hauek gomendatzen ditugu: