Larunbatean aurrelari almeriarra zilarrezko mailan partida gehien jokatu dituen jokalaria bilakatu zen. Kategoriaren historiako goleatzailerik onena ere bada, 163 golekin. Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@Elspipi) Larunbateko derbia partida zaila izan zen Ninorentzat. Alavesek eginiko defentsa lan sendoaren ondorioz, Verakoa oso gutxi sartu zen jokoan. Eta baloia ukitu zuenean, zelai erdian ukitu zuen, bere gogoko eremutik urrun. Baina berdegunean gertaturikoak albo batera […]