Efe-k zabaldu duenez, operazioa ez da taldearen kontrakoa izan, zenbait kideren aurkakoa baizik. Atxiloketak Iruñean, Altsasun eta Irunberrin egin dituzte. Indar Gorrik euren aurkako “razzia poliziala” salatu, eta asanblada-informatiboa deitu du 19:30erako. Indar Gorriko 18 kide atxilotu dituzte Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak, astelehen goizean egindako polizia operazioan. Atxilotuei talde kriminaleko kide izatea leporatzen diete. […]