Historiari errepaso bat eman nahiko zeniokeela? Gizakion alde ilunean sartzeko gogoz intrigazko eta suspensezko narrazio batean murgilduz? Eta zergatik ez umore absurdoa? Edo maitasun erromantikoak sortzen dituen desoreka emozionalekin bat egitea nahiko zenuke? Zientzia fikzioa? Etorkizuneko gizarte hipotetiko batera bidaiatu nahi?
Zure herriko liburutegian liburuak zain dauzkazu, zure beharretara egokitzeko prest!
Bestalde, akordatu fikziozkoak ez diren liburuez beteta dauzkagula liburutegiak. Egia da, gaur egun, askoz errazagoa dela edozein gairen inguruan zalantza dugula Interneten bilatzea, baina, nolanahi ere, har ezazu tartetxo bat, eta sar zaitez liburutegian; begiratu, hartu, kuxkuxeatu.
Besteak beste, Katakrakek Nadezhda Krupskaiaren Herriaren hezkuntza eta demokrazia liburua argitaratu du. Eta nor izan zen Nadezhda Krupskaia? Iraultzaile errusiarra eta pedagogoa izan zen, pobreziara amildu zen San Petersburgoko familia aristokratiko bateko kidea. 1894an testu marxistak irakurtzen zituen talde klandestino batean bilakatu zen marxista, eta han ezagutu zuen Lenin, bizitza osorako burkide izan zuena.
Emakume batek idatzitako umorezko liburua ere badugu: Hasta la potxola me tenéis, Ane Lindanek, mingain zorrotzeko umoristak, idatzia.
Mandamentu hipermodernoak gaur egungo inertziak zalantzan jartzen duena.
Arrain hezur bat eztarrian Olatz Mitxelenak idatzitako ipuin liburua, ohera joan aurretik bat irakurtzeko modukoa, arinak eta aztoragarriak.
Ilunpeko zelataria Ladron Aranaren eleberri honetan, bi haurren begiradaren bitartez, gerra garaiko Iruña grisean sartzeko aukera izango duzue.
Hormak Gazte jendeari zuzendutako eleberria idatzi du Oihana Iguaranek. Institutuko sarrerako horman LEA PUTA idatzita aurkitu dute ikasleek.
Eta, bukatzeko, haurrei zuzendua, baina heldu batekin batera gozatzeko liburua: Urrezko giltza: Urrezko Giltza urrezko hitzez beteta, tradizioarekin lotzen gaituztenak, baina etorkizunari begira. Tradizioaren trantsizioa helburu, Patxi Zubizarretak istorio bizi-bizi bat asmatu du, nolabait ere familia baten urte oso bateko bizimodua kontatzen duena, urtaroen arabera banatua. Ama ile apaintzailea, aita kamioizalea, Kattalin, Nikolas eta Malen haurrak, aitona nekazaria eta amona bidaiazalea. Pertsonaia hauek protagonista dituen ipuina, kantua, formulak eta poemak uztartzen dituen kontakizuna, Jokin Mitxelenaren irudi zoragarriez ilustratua eta Joserra Senperen pianoaz lagundua, 2 CD ere baitakartza.