Bazterretik

Ikasturte hasierarako liburu gomendioak

Erabiltzailearen aurpegia Urdiaingo Liburutegia 2025eko urriaren 6a

Título 1740073

KLASE SOZIALAK BADIRA, Plantel lantaldea

Txalaparta argitaletxeak euskaratu du haurrei zuzendutako liburuxka hau. Ilustrazio koloretsuen bitartez, eta testu gutxi erabiliz, argi eta garbi adierazten du zer diren klase sozialak. Hona hemen, editoreek idatzitako oharra:

Liburu hau gaztelaniaz argitaratu zuen La Gaya Zientzia Bartzelonako argitaletxeak, Biharko Liburuak izeneko bilduman, 1977. eta 1978. urteetan. Baziren pare bat urte Franco diktadorea hil zela, eta, garai hartan, aldaketa demokratikoak itxaropen ziren. Txalaparta argitaletxeak liburuxka hau berreskuratu du; liburuan esaten direnak ezagunak baditugu, biharko liburu zena gaurko den seinale. Espero dugu ez dela luzaroan hala izanen.

RESET, Aitziber Etxeberria

Euskarazko zientzia fikzio distopiko eleberria idatzi du oraingoan Aitziber Etxeberriak. Kalustro Zuriak gidatzen duen “M” eremuko gizarte teknologiko eta aurreratuan, ustezko zuzentasunaren distira iluntzen duten itzal uneak hedatzen hasi dira han-hemenka.

Azken Bateratzean eratu zen klasetan banaturiko gizarte berriaren ongizatea bermatzea da, Segurtasun Departamentu buruaren, Mararen, egiteko nagusia. Zilar pribilegiatuen eta haien menpeko diren karbonikoen arteko oreka mantentzea geroz eta zailagoa da, ordea. Hori gutxi balitz, gizarte justuago baten alde eragindako gehiegizko kontrolaren aurka borrokatzeko prest dagoen disidentzia eratzen ari delako susmoa geroz eta sendoagoa da.

Sistemak ez du akatsik onartuko.