Txuria delakoan beltza!

Erabiltzailearen aurpegia Urkizu 2015ko mar. 24a, 11:51

Errenteriatik Altsasura nijoala, atzo, trenez. Bapatean, elur puxketa xuriak trenbidearen baztarrean. Elur! esan nuen. Elur da, goizeder, nire bilobatxoa, duela hilabete bat jaioa. Horrela bada, bapatean, harrapatu ninduen ondoan duzuten poematxoa. Txuria delakoan Beltza!!

TXURIA DELAKOAN BELTZA!

Goizeko seietan, Urbasako magalean, Altsasuko bargan

Elurra mara mara ari du!

Elurrak zuritu du mendia.

Elurrean utzi du basurdeak arrastoa.

Elurraren zuritasuna!

Elurrarengandik zintzilik lantxurda.

Elurretara begira daude haurrak.

Elurretaranz doaz trineo eta guzti.

Elurretan erori da mutikotxo bat bere gorputzaren marrazkia utziz.

Elurrezko panpin handia egin dute.

Elurrarekin bolak egin dituzte eta gerra.

Elurrez blai gelditu dira.

Elurzuloan elurpilaketa handia.

Elurperatu dira han satorrak.

Elurretxean sua piztu du mendizale galduak.

Elurreztatu dira bidezidorrak.

Elurtu dira artzai-txabolaren aurreko iturriko urak.

Elurpean gelditu dira belatsoak.

Elurteak izutu ditu txantxangorriak.

Elurrarengatik esaten zuen amona Josuneren amona Frantziskak:

TXURIA DELAKOAN BELTZA!!!!!!