Bertso saio berezi berezia

Erabiltzailearen aurpegia Urkizu 2015ko mar. 25a, 10:58

Datorren ostiralean, Korrikako afarian, esperimentazio saioa: bertso saio berezi berezia.

Patuak horrela nahi badu, esperimentazio bitxi bat egingo da. Prosazko bertso saioa. Prosazko bertso saioan parte hartzeko baldintzak hauek dira: hitzak esaten jakitea, eta hitzak josten jakitea. Adibidez: etxea mendia lainoa. Hitz horiek josi: mendiko etxea lainopean dago. Hori egiteko kapaz bazara, bertso saio berezi horretan parte har dezakezu.

Partaideak hauek dira: gai jartzailea, prosazko 3/4 bertsolari, ikus-entzulegoa.

Gai jartzaileak gaia jarriko du. Ariketa pare bat edo hiru egingo dira. Eta ariketaren ondoren aterako da jarritako gaiaren erantzuna. Aurreratu daiteke gaia hauxe izango dela: ZER DA KORRIKA? Abisoa, badaezpada ere: erantzuna ez da jakingo saioa amaitu arte. Ez puskatu burua gaiaren erantzuna aldez aurretik bilatzen. Saioan bertan sortuko da.

Atzo, proba saiotxo batean (3 AEKkide eta Guaixekide 1 eta gai jartzailea), Biltokin, eta saio osoa amaitu ez bagenuen ere, honako ondorio honetara iritsi ginen: ZER DA KORRIKA? kolorezko giroan maitasunaren lasterketa. Bainan ez kopiatu. Ostiralean beste erantzun bat sortuko da.

Ostiral arte.

Urkizu