Goizeko zazpi t'erditan, gure etxe azpiko "Jostunak pipero"-an mogimendua dago. Piperokide talde bat, maletak eskuan motxilak bizkarrean, Galiziarantz ikasketa-bidaian badoaz, joan.
Piperokide beste taldea, esku hutsik begira agur esatera etorri da. Herritik alde egin gabe, hemen daude, ez dira joan, gelditu dira.
Joan eta gelditu "jostunak" banandu dira.
Han
vieirak.... jateko
andurinak.... erreka ondoan jolasteko
meigak...aluzinatzeko
Hemen
almejak... dastatzeko
lamiak... erreka bazterrean orrazteko
sorginak... ametsak egiteko
Han
mundura irekitzeko
Done Jakue agurtzeko
Miña terra maitatzeko
Hemen
gure baitan KORRIKAn errotzeko
San Pedro ospatzeko
Ama lurra zaintzeko
Han
A Coruña, Miño eta Ourensen ibili
Gizatasunaren katea eraiki
Guztion eskutan bait dago
Hemen
Ohiala josi eta josi
nahiak eta erabakiak marraztu
Gure Esku Dago eta.
Oharra: "Jostunak Piperoan" elkartu dira Eider eta Ariadna. Eider lamia da eta urrezko jostorraza du; Ariadna, berriz, zillarrezko haria du. Lotu dute zillarrezko haria urrezko jostorrazean. Ariadnak ohiala eusten du. Eider josten hasi da. Haritza marraztu du ohialean. Ariadnak esan dio: "Erantsi bihotz bat". Eiderrek bihotzean idatzi du: "Ats"... izan ere atsegina da... Gure Esku Dago-ren ohiala osatzea. Pipero kideek, Galiziatik bueltan, bere sinadura jarriko diote haritzati-bihotzari-atsari!.