Bertso saio arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Urkizu 2015ko mar. 30a, 16:30

Korrikako Afarian bertsolaritzako esperimentu berri bat egiteko parada okertu zen eta esperimentu are hobeagoa sortu zen. Hona hemen kontakizuna:

Zubiondoko salan bildu ginen Korrika-afariaren inguruan kuadrila bat jende. Guaixek emana zuen aldez aurretik afari hartan bertsolaritzaren historian esperimento berri bat egingo zelakoaren berri. Eta halaxe izan zen. Prosazko bertso saioa arrakastatsua izan zen. Bainan erabat aldrebestuak gelditu ziren esperimentatzaileen asmoak. Buruan zutena pikutara joan zen, eta egun batzuk lehenago Biltokin improbisatutako prosazko bertsoaren lehen ariketaren gainean jarraitu zuen esperimentuak.

Gogoratuz: Zer da Korrika? galderari, Biltoki bildurik zeuden 3 aekkidek eta 1 guaixekidek emandako definizioaren arabera Korrika zen: 1.- Kolorea; 2.- Giroa; 3.- Lasterketa; 4.- Maitasuna. Definizio desberdin horiekin koktel bat eginez sortzen da Korrikaren benetako definizioa: Zer da Korrika? Kolorezko Giroan Maitasunezko Lasterketa.

Puntu honetan ginen, esperimentoa afarian jarraitu ala ez, eta orduan Aitor Irigoien erreguka hasi zitzaigun esanez Korrikan furgonetan, mikrofonoa eskutan, joan behar zuela eta “kontsignak” behar zituela eta ez zekiela zer esan, eta erreguka.

Galdetu genion ia kontsigna arrazionalak edo emozionalak behar zituen; edota bietarik zerbait. Ea kontsignak normatiboak behar zuten izan edo lili ederraren modukoak. Ea iraganeko memoriaren melankolikoak edo etorkizun dugun ortzimugako kolorekoak behar zuten kontsignak izan. Burua nahiko nahastu genuen eta horretan ginela, kontsignaren erditze prozesua hasi zen.

Orduan erabaki genuen prosazko bertsolaritzaren esperimentoari 180º-ko bira ematea eta “kontsigna mintegi” bihurtzea. Horrela, esan genion Aitorri lehenengo kontsigna:

KORRIKA DA KOLOREZKO GIROAN MAITASUNAREN LASTERKETA!!!!.

Aitorrek: imposible, imposible. Luzeegia da. Laburragoa!

Orduan laburtu genuen:

KOLORE GIROAN MAITASUN LASTERKETA ¡!!

Aitorrek: hobeto, hobeto… bainan ezinezkoa. Oraindik luzeegia.

Eta orduan izan zen miraria. Norbaitek esan zuen: "KO GI MAI LAS" . (((KOlore GIro MAItasun LASterketa).

Denok harri bihurtuta! Aitor azkarrak, ordea, esan zuen: "Oh . Oh".

Eta horrela amaitu zen esperimentua. Altsasuko kaleetan Korrika osatzen ari ginela, batzutan, furgonetatik oihu bitxiak sortzen ziren:

Gora Pekatua!!!!! (Pekatu poetiko eta kontsignistikoa, noski)

KOGIMAILAS    OH.OH 

Azentuak eta erritmoa ondo eramanez, txukun gelditzen da.

Kó Gí Mái Lás   óh . óh.

Urkizu.