Erramuzko txirrindulari lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Urkizu 2015ko mar. 31a, 09:30

Herrigintzaren adibide bat? Erramuzko txirrindulari lasterketa.

Erramuzko txirrindulari lasterketa.

Euskarazko telebista bakarrean Bermeoko erramuen prozesioa ikusi eta meza entzun ondoren, Teodora birramona atera da etxetik. Berarekin batera murgildu naiz Altsasuko erramu giroan. Bertako prozesioa amaitua zegoen, jendea erramuak eskutan, Akeitan rolito de pastel gozagarria kafetxoarekin hartu eta ibilian ikusi dugu Erramuzko txirrindulari lasterketaren irteera eta helmuga. Hurbildu gara, lehen lerron jarri ziklisten zain. Bitartea, Pablo Lopez “Sociedad deportiva de Altsasua”-ko lehendakariarekin solasean. Hori da herrigintza txukuna. Alde batetik “Barranka txirrindulari elkartea”, bestetik “Club ciclista Burunda” eta azkenik Pabloren elkartea. Bakoitzak bere lanak egoki banatuak: mendiko ziklismoa, ume-gazteen errepideko ziklismoa eta Sociedad deportivako hiru eremuak. Herriko gazte eta helduen gorputzak landuz, laguntasuna, lurraren ezagutza, ahaleginaren entrenamendua, lehia osasuntsua… Eta lanketa horren fruitu dizdiratsuak: Altsasuko Jorge Azanza, tourren eta bueltan aritutakoa; Iker Flores urdiaindarra Tour del Porvenir itzulia irabazitakoa; bere anaia Igor tourren, meritu ikaragarriz azken postuan iritsia; Gorka Verdugo eta Igor Martinez etxarriarrak, tourren eta bueltan ibilitakoak; Pablo Urtasun goi mailan Japonen oraindik aritzen dena …

Gure ondoan bazegoen emakume bat, euskaraz ari zena, bainan ez  sakanako euskaraz, Goierri aldekoaz baizik. Idiazabalgo Joxepa amona. Harrituta ni handik hona etorria, bere adinean, lasterketa ikustera! Argitu zidan misterioa. Bere biloba Eneko lasterketako mailota jarrita ari bait zen lehian. Ondoan zuen beste biloba, Maialen, hau ere ziklista. Arratsaldean tropa familiarra Amorebietara zihoan, han aritu behar bait zuen Maialenek. Berak esan zidan txirridunlari lasterketan sentitzen duela gozamena, gainera laguntasuna oso da nagusi harremanetan, azkenian zerbait sufritzen bada ere norberaren mugak sentitzea, gainditzea eta modu egokiz jokatzea pozgarria dela.

Helmugara hasi ziren iristen. Sari banaketa. Asier Etxeberriak, Altsasuko “Albeniz Gaztak” taldekoak eraman zuen mendiko saria. Zer moduz Asier? Oso ondo nago. Hurrengoa prestatzen hasiko naiz. Nire saria familiari dedikatzen diot eta talde osoari. Txapelketako irbazle, Jordi, Huescatik etorritako “La magia de Huesca” taldeko kidea, eta bera Bartzelonan jaioa. Zer moduz Jordi? Alai nago. Lasterketa gogorra izan da. Bainan esfortzua egin bada ere, merezi izan du. Ondo, ondo nago.

Urkizu