Gure Esku Dago-Hautestontziak

JOSTUN-FESTA

Erabiltzailearen aurpegia Urkizu 2015ko eka. 1a, 22:32

Maiatzaren 31an, eguerdi aldean, Gure Esku Dago nahiak, agerraldia egin zuen Altsasuko kaleetan barna. Hogeitamar inguru ohial, elkarrekin josiak. Kolorez beteriko eta desioz marrazturiko ohial erraldoia kalejiran ibili zen.

Kanta zaharrak dioen bezala ura bere bidean doa. Eta desioak ere bere bidea egiten du. Borondatez, igande goiza, bandaren soinuz, alaitu zen. Han zeuden Joakina eta Nora, Teo eta Joxe, Maitane eta Andres, Gurutze eta Lucia... Trikitilariak plazan, plazan jostunak, jostunentzako pintxoak eta freskagarriak...Ez bait da bukatu bidea. Ekainaren 26ean Nafarroako ohial josi guztiak Iruinan bilduko dira. Milaka lagun, eskutik eskura, ohiala eutsiz, eta ohialarekin desio sakon bat: "Ez dugu beste inor mendean hartu nahi, etorkizuna hautatu, ez besterik... Jende zoriontsua, herri libre batean". Guztion erabakiz... har dezagun bidea, gure esku dago eta. Gure esku bait dago elkarrengana biltzea, gure esku bait dago garena bestearekin osatzea, dugun gaitasunez bestea alaitzea, ondare amankomunak (haizea, ura, klima, pentsamendua, maiteahalmena, irriak elkarrekin jostatzeko irrika, askatasuna, bakea, osasuna eta bizitza duina) babestea eta defenditzea. Gure esku dago, adibidez, nire kasuan, musika ezagun bati letra propio jartzea. Eta hauxe da atera zaidana (libre da gustatzea edota ez gustatzea; libre farrez lehertzea edo lagun afarian kantatzen hastea...). Nire ekarpentxoa da:

Musika: Oh wantishei / Oh wantishei... kantarena. (Do mi fa sol/sol sol sol sol/// Do mi fa sol, sol sol sol sol /// Eta segi.

Letra:

Erabakiz/ erabakiz

Eskubidez / eskubidez

Erabakitzeko ahalmena.

Gure Esku Dagoelako

Josten ilusiyo sormena.

 

Urkizu.